2015(e)ko urria 28, asteazkena

2015/16 ikasturteko bigarren mintegia azaroaren 5ean: DOKUMENTAZIO LANA NOLA EGIN?

IKERLANAK ETA GrAL PROIEKTUAK GAUZATZEN LAGUNTZEKO MINTEGIAK

 
2015/16 ikasturteko 2. mintegia:
DOKUMENTAZIO LANA NOLA EGIN?
Idazketa akademikoa: Bilaketa bibliografikoak eta erreferentziak

GrALa egiten hasi zara eta ez dakizu nondik hasi dokumentazioa biltzen?
Ez dakizu edo ez zara gogoratzen zer diren APA Arauak?
Lan akademiko bat egiteko erreferentzia bibliografikoak nola jarri ez dakizu?

ZATOZ AZAROAREN 5eko MINTEGIRA!

IRAKASLE-DINAMIZATZAILEA: AINHOA EZEIZA
DATA: 2015eko AZAROAK 5
ORDUA: 12:30etatik 14:30etara (*ez da beharrezkoa saio osora etortzea)
LEKUA: 2.1 GELA (ordenagailu gela). Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola (UPV/EHU).
NORENTZAT:
§  Gradu Amaierako Lana egiten hasi diren ikasleak
§  Lan akademikoen dokumentazio-lana nola egin ikasi edo gogoratu nahi duten ikasleak
§  Orokorrean Gizarte Zientziekin lotura duten ikasketetan dabiltzanentzat
§  Beren esperientzia konpartitu edota ikerlana berrikusi nahi duten irakasle-ikertzaileentzat

IZENEMATEA ETA PARTAIDETZA: Saioak irekiak dira, edonork har dezake parte ahal duen denboran. Ez da beharrezkoa izena ematea.

Ikasturtean zehar egingo diren beste mintegi batzuk (2016ko martxotik aurrera):
-        Idazketa akademikoa: Testu antolaketa eta garapena. Erregistroa eta estilo akademikoa (euskaraz).
-        Ikerketa etikoa: Itzulketa-erak. Lana ikerketako partaideei komunikatzea (gaztelaniaz).
-        Posterrak prestatzeko saioa (euskaraz).
-        Ahozko aurkezpenak prestatzeko saioa.

Mintegi honen antolatzailea:
Ilusionista Sozialen Mintegia (ilusionistasozialak@gmail.com) http://ilusionistasozialak.blogspot.com.es/
Koordinatzailea: Ainhoa Ezeiza (ainhoa.ezeiza@ehu.eus)

Laguntzaileak:
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila
Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola

2015(e)ko urria 22, osteguna

Gaur, urriak 22 #magisfesta eguna!!!

Gaur, 2015eko urriaren 22an, Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan, Lehen MagisFesta egingo dugu, Lehen Hezkuntza Graduko 3. mailako ikasleek antolatua (31 taldea).

#magisfesta 2

Ikasleek aurten hainbat proposamen egin dituzte Hizkuntzaren Didaktika irakasgaian gauzatzeko, euren nahietatik abiatuz eta ilusionismo sozialaren printzipioetan oinarriturik. Horietariko bat Magisteritzan festa bat antolatzea izan da, jendearekin eta jendearengandik lan egiteko, magisteritzako beste pertsona batzuekin elkartzeko, bizipenak partekatzeko...



11:00etan hasiko gara eraikinaren barruan jolasak eginez: lokotxak, sokatira, zaku-lasterketa, zapi-jolas kooperatiboa... Horrez gain, hainbat leku egongo da ideiak biltzeko, hausnartzeko eta sortzen ari garen aldizkarien berri emateko. 13:00etan, bazkari bat egingo dugu autogestionatua, norberak ekarritakoa banatuz, elkarrekin disfrutatzeko. Gure nahia da jendearekin hitz egitea eta ondo pasatzea. Ilusio handiz prestatu dugu jai hau. Inguruan bazabiltza, gerturatu eta ondo pasa gurekin!!!


2015(e)ko urria 19, astelehena

Lehen Ikerketa Mintegiko materialak: IKERKETA ETIKOA. JendeAREKIN eta jendeARENGANDIK ikertuz

2015eko urriaren 13tik 15era, ikerketa partehartzaileari buruzko lehen mintegia egin genuen, Javier ENCINA ikertzaile-dinamizatzaile-akuilariariak gidaturik (hemen informazio gehiago).

Oso interesgarria da ulertzea zein garrantzitsua den "ikerketa-objektu" kontzeptua behin betikoz gainditu eta "ikerketa-subjektu" indibidualetik SUBJEKTU KOLEKTIBORA pasatzea. Gizarte-zientziak neurgarri eta objektibo bihurtzeko grinak eragin zuen pertsonak eta gure inguru sozialak zientifikoki ikertzeko metodologiek pertsonak "objektu behagarritzat" jotzea.

Ikerkuntza sozialean, hiru dimentsio identifika ditzakegu arlo soziala aztertzeko eta esku hartzeko orduan: banatzailea, estrukturala eta dialektikoa. Dimentsio hauek ikerkuntza zertarako den markatzen dute eta era berean, parte hartzen dutenen rolak ezartzen dituzte.

Gure nahia ez da jakintasun hutsa, baizik eta ezinegonari, ekintzari eta partehartzeari aukera ematea; horregatik, nahi hauek ahalbidetzen dituzten ildoekin egin behar dugu lan, mugimendua eta sormena pizten duten ildoekin, alegia, inplikazioa bultzatzen dutenak.

Jesús IBÁÑEZek (1989:55) zehaztu bezala, dimentsio (ikuspegi) batzuek eta besteek hizkuntza tresna gisa erabiltzen dute, eta erabilera horrek berak eraldatzen du hizkuntza azkenean: “ikuspegi banatzaileak, orokorrean inkesta estatistikoa aplikatzen duenak, osagai sinbolikoaren dimentsio erreferentziala aplikatzen du: gauzak esateko aukera ematen du (…) (gertaeren gaineko ikerketa) —horregatik deitzen diogu deiktiko—. Ikuspegi estrukturalak, orokorrean eztabaida-taldea aplikatzen duenak, osagai sinbolikoaren dimentsio estrukturala aplikatzen du: hizkuntzaz esateko aukera ematen du, hizkuntzaren bitartez (iritzien gaineko ikerketa) —horregatik deitzen diogu anaforiko—. Ikuspegi dialektikoak, orokorrean sozioanalisia aplikatzen duenak, osagai semiotikoa aplikatzen du: hizkuntzarekin egiteko aukera ematen du."

ARBELAK:

Hona mintegiko arbel batzuk:






LANDUTAKO BIDEOAK:

Bideo hauek ere ikusi genituen saioetan zehar, gauza desberdinak lantzeko:

1. SAIOA: IKERKETA ETIKOA ETA IKUSPEGI DIALEKTIKOA.  IKERKETA OBJEKTUTIK SUBJEKTURA.
Universidades y ética. Edgar Morin y Luis Carrizo:
Ilusionismo Social:

2. SAIOA: EDUKOMUNIKAZIO HERRIKOIA ETA ALTERNATIBOA. BITARTEKARITZA SOZIAL DESIRAGARRIAK.
Mediaciones sociales:
Congreso de Comunicación Popular - UNLP (Ponencia de Omar Rincón):

3. SAIOA: KULTURA HERRIKOIAK ETA ESKOLA KOMUNA. EGUNEROKO BIZITZATIK IKERTZEA.
Algo se mueve en Málaga (fragmentos):
Desempoderamiento educativo: De la escuela a la comunidad:

ERABILITAKO TESTUAK:

Hiru testu hauek izan genituen oinarri, lehenik banaka, gero taldeka eta gero denon artean lantzeko:

1. SAIOA: IKERKETA ETIKOA ETA IKUSPEGI DIALEKTIKOA.  IKERKETA OBJEKTUTIK SUBJEKTURA.
Más allá de la última frontera metodológica: la complejidad de lo cotidiano desde la dimensión dialéctica. El Ilusionismo Social (fragmentos). Javier Encina y Mª Ángeles Ávila, UNILCO-espacio nómada. Sevilla.

2. SAIOA: EDUKOMUNIKAZIO HERRIKOIA ETA ALTERNATIBOA. BITARTEKARITZA SOZIAL DESIRAGARRIAK.
Mediaciones sociales y educomunicación. Javier Encina. Colectivo de Ilusionistas Sociales. Sevilla.

3. SAIOA: KULTURA HERRIKOIAK ETA ESKOLA KOMUNA. EGUNEROKO BIZITZATIK IKERTZEA.
Las culturas populares, la escuela común y la investigación desde espacios y tiempos cotidianos. Javier Encina. Colectivo de Ilusionistas Sociales.


2015(e)ko urria 4, igandea

2015/16ko lehen mintegia! JENDEAREKIN ETA JENDEARENGANDIK IKERTUZ Mintegia. Ikerketa etikoa eta partehartzailea.

2015/16 ikasturtean zehar, hainbat mintegi antolatuko ditugu Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan lan akademikoak eta ikerketak egiten trebatzeari begira. Mintegi guztiak doakoak izango dira eta partehartze librekoak.

Ekimen hau Ilusionista Sozialen Mintegian sortu da eta Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolarekin eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailarekin batera antolatuko dira. Zehazki lehen mintegi hau Ilusionista Sozialen Kolektiboaren eta UNILCO-espacio nómadarekin batera antolatu dugu.

PONENTE-DINAMIZATZAILEA: JAVIER ENCINA
DATAK: 2015eko urriaren 13, 14 eta 15ean, 17:00etatik 20:30etara
LEKUA: Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola (UPV/EHU). 
Oñati plaza 3, z/g, 20018 Donostia.

NORENTZAT:

  • Magisteritza Eskolako ikasleentzat eta orokorrean Gizarte Zientziekin lotura duten ikasketetan dabiltzanentzat, graduan zehar egin behar dituzten ikerketak ikuspegi etikotik gauzatzeko interesa duten ikasleentzat (lan akademikoak, GrALak, DILAN...)
  • Beren esperientzia konpartitu edota ikerlana berrikusi nahi duten irakasle-ikertzaileentzat
  • Unibertsitateko ikerketetan parte hartzen ari den administrazio eta zerbitzuetako pertsonalarentzat
  • Unibertsitatekoak izan gabe ere, ikerketan interesatuta dauden pertsonentzat
  • Kultura herrikoietan edo konpromiso etikoa eskatzen duten prozesuetan lanean ari diren pertsonentzat
  • ...


IZENEMATEA ETA PARTAIDETZA:
Saioak irekiak dira, eta horrek esan nahi du edonork har dezakeela parte interesatzen zaizkion saioetan, ahal duen denboran.

Ez da beharrezkoa izena ematea. Mintegia doakoa da. Informazio gehiago: Ainhoa Ezeiza (ainhoa.ezeiza@ehu.eus)

MINTEGIAREN AURKEZPENA:
Gaur egungo gizarte-ikerketa gehienek etika alde batera utzi dute gaizki ulertutako objektibotasunaren alde. Objektibotasun faltsu horrek eragin du gizarte-zientzietako proposamen gehienetan ikertutako subjektuak objektu bihurtzea, eta hala gizartea deshumanizatzea. Gainera, emaitza zientifikoetan zentratzen bagara, subjektuak objektu bihurtzearen eta ondorioz, giza-harremanak kontuan ez izatearen ondorioz, ikerketa zientifiko askok ez dizkigute gizartea ulertzeko gakoak eskaintzen.

Mintegi honetan, eztabaidatu nahi dugu nola bideratu hezkuntzaren, kulturen eta komunikazioaren inguruan egiten ari diren ikerketak ikuspegi etiko hori sustatzeko, bai Magisteritzako ikasleek graduan zehar egiten dituzten lanetan, bai gradu amaierako lanetan eta bai sailetan eta ikerketa-taldeetan egiten ari diren edo egingo diren hezkuntza eta gizarte-zientzien ikerketetan.

Horretarako, Javier ENCINA gonbidatu nahi dugu, Ilusionista Sozialen Kolektiboko koordinatzailea eta partaidetza metodologietan nazioarteko aditutzat hartzen dena, 1997ko IAP Munduko Biltzarrean gonbidatutako ponente izan zena (Cartagena de Indias) eta askotariko ikerketa eta gizarte-eraldaketako aholkulari eta koordinatzailea (atxikita doakizue bere curriculum laburtua).

Proposamen zehatza da ezagutzea nola ikertzen den ikuspegi etikoa, kultura herrikoiak eta bitartekaritza sozialak aintzat hartuta. Horretarako, lan egiteko modu bat proposatuko dugu, duela 25 urte garatzen hasi ginena: Ilusionismo Soziala.

Ilusionismo sozial izenez ezagutzen duguna egiteko modu bat da (ez metodologia bat) dimentsio dialektikoan oinarritzen dena, abiapuntutzat metodologia parte hartzaileak dituena (IAP bereziki) eta lana kultura herrikoei begira garatzen duena. Eguneroko bizitzako espazio eta denboretan gertatzen diren bitartekotza sozial desiragarrien sorkuntza eta dinamizazioa ditu ardatz nagusi; horretarako, jendearekin eta jendearengandik abiatuta egin behar da lan, dauden aukeren segurtasunetik mugituz eta ezinezkoaren itxaropenera joz, eguneroko bizitzaren autogestioaren bitartez. Pentsatutakoa eta sentitutakoa, ekintza eta ezagutza, jakintza guztien ikaskuntza eta azterketa ezin direlarik ezberdindu.

SAIOAK:
Asteartea, urriak 13, 17:00: 
Ikerketa etikoa eta ikuspegi dialektikoa. Ikerketa objektutik subjektura.

Asteazkena, urriak 14, 17:00:
Edukomunikazio herrikoia eta alternatiboa. Bitartekaritza sozial desiragarriak.

Osteguna, urriak 15, 17:00:
Kultura herrikoiak eta eskola komuna. Eguneroko bizitzatik ikertzea.

Oharra: Mintegi hau gaztelaniaz izango da

Ikasturtean zehar egingo diren antzerako beste mintegi batzuk:

  • Idazketa akademikoa: Bilaketa eta erreferentzia bibliografikoak (euskaraz).
  • Idazketa akademikoa: Testu antolaketa eta garapena. Erregistroa eta estilo akademikoa (euskaraz).
  • Ikerketa etikoa: Itzulketa-erak. Lana ikerketako partaideei komunikatzea (gaztelaniaz).
  • Posterrak prestatzeko saioa (euskaraz).
  • Ahozko aurkezpenak prestatzeko saioa.


Koordinazioa eta informazioa:
Ainhoa Ezeiza
ainhoa.ezeiza@ehu.eus
ilusionistasozialak@gmail.com

Mintegi honen antolatzaileak:
Ilusionista Sozialen Mintegia
http://ilusionistasozialak.blogspot.com.es/

Colectivo de Ilusionistas Sociales
http://ilusionismosocial.org/

UNILCO-espacio nómada
http://desempoderamiento.blogspot.com.es/

Laguntzaileak eta babesleak:
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila
Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola
http://www.ehu.eus/es/web/irakasleen-ue-donostia/

2015(e)ko abuztua 17, astelehena

Jabe-Gabetzearen Nazioarteko Jardunaldiak Lesakan: Hainbat ideia eta hausnarketa


Lesakan 2015eko abuztuaren 4tik 9ra bitartean egin genituen jardunaldietan, askotariko jendea joan ginen elkartzen eta parte hartzen... polita izan zen hainbeste jenderekin partekatzea bizipenak, leku desberdinetatik etorritakoak, adin desberdinetakoak, lanbide desberdinetakoak... bakoitzak ahal izan zuen denbora eman zuen Matxinbeltzenea aterpetxean, batzuk lotara geratu ginen, beste batzuk soilik saioetara, beste batzuk bazkari-afaritara...

Horrela, Ilusionista Sozialen Mintegiko jendea (Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolakoa, eskolak berak lagundu digu ikasleak lotara gera zitezen), Donostiako Enpresa Ikasketen UEko ikasleak, Zuzenbide Fakultatekoak, bakarren bat zuzenean Kolonbiatik iritsi zen kafe eta guzti..., Bortzirietako jendea, Irun, Gasteiz, Donostia, UNILCO-espacio nómadako kideak Sevillatik, UNILCO France taldekideak orain Sagunton ari direnak lanean, Castellonetik ere bai... eta arantzatar bat ere bai, tarteka aditzen zebilena...


Laburbilduz, partaidetzan, arte kolaboratiboan, hezkuntzan, kooperazioan lanean ari den jendea, fruta saltzaileak, nekazari agroekologikoak, sozial median adituak, ilusionista sozialak, elektrizistak... eta nolabait ere parte hartu zuten gurekin modu batera edo bestera aterpetxekideek, harakinak, letxuen dendako emakumeak, tabernariek, dantzariek eta Lesaka eta inguruko jendeak... Hau dena egitarau aberats batean, formaletik haratago jo zuena, ikasgelatik dezente haratago, zelai eta maldetan, sukaldean, tabernetan, Lesakan zehar pasiatzen eta abar. Modu honek posible egin zuen jendea sartu-irtenean ibili ahal izatea askatasunez, ahal zuenean edo interesatzen zitzaionean parte hartuz.


Funtsezkoa izan da lan egiteko modu honetan Matxinbeltzenea aterpetxeko jendeak eskaini zigun askatasuna, konfiantza eta eskuragarritasuna, bereziki aipatu nahi genuke Mentxurengandik jasotako laguntza eta tratu atsegin eta goxoa.


Kaos, osagabetasun, ziurgabetasun, xumetze honek guztiak, kiribil zentrifugo bat ahalbidetu du (hau da, kanporanzko eraikitze kolektiboa, norberak aukera izan duena nahi zuena bereganatzeko, bere eguneroko espazio eta denboretan edo bere lanerako baliagarri zaiona bere egiteko) jabe-gabetzean eta bere zutabeetan sakontzen segitzen laguntzen ari zaiguna.

Gauza batzuk ikasgelan modu esplizituan landu baditugu ere, ikasgelatik kanpo bizitako ikaskuntzak jariakorragoak eta ikustezinak izan dira, naturalak eta partekatuak, eta pertsona bakoitzak modu desberdinetara egin ditu ekarpenak. Ondoren datorrena ez da gertatu zenaren deskribapen bat, berez gehiago da jardunaldiek ekarri dizkiguten hausnarketa batzuen laburpen bat jabe-gabetzearen zutabeen ikuspegitik, izan ere, zutabe guztiak lantzen saiatu gabe ere, berez guztiekin lotutako gauzak sentitu, pentsatu eta egin ditugu.


Jabe-gabetzea zer den eztabaidatzen hasteko, material hauek erabili ditugu:


Jardunaldietan zehar sortu diren hainbat ideia jabe-gabetzearen zutabeen inguruan:

ZAINTZAK:
  • Bazetorren eta sartzen joan den jendea partehartzaile sentitzen laguntza, adibidez jendearen denboretara egokitzen diren tresnak erabiliz, horrela, jarduerak lehen pertsona etortzen zenean hasi dira eta dinamika irekien bidez landu dira, pertsona bakoitza iritsi ahala gaian sartu eta modu desberdinetara helduz, ordura arte eraikitako ekarpen kolektiboak jasoz, eta horrela pertsona bakoitzak aukera izan du bere jakintzak eskaintzeko, programatutako jardueretan ezezik, janariaren prestaketan, etxearen zaintzan, paseoan, jardunaldien tartean iritsitako jendearentzat egin ziren "berreskuratze saioetan"...
  • Elkar zaintzea, modu desberdinetan, Salvik janaria prestatzen egindako lan itzela, Mentxuk aterpetxean ondo senti gintezen egindako guztia, Xelo, Cyrille eta Nelo janariarekin, erosketak egiteko modua Lesakako jendearekin, Mentxuk (@mentxu09), Lucíak, Mertxek (@mertxejbadiola) ekarritako guztia, Amaiak (@ALEbidun) bere txokoan prestatutako afaria (hementxe duzue berak jardunaldiez idatzitako blog-sarrera polita), gure klaseen prestaketa, Nora, Bego eta Rubenen esperientziak adierazteko moduak, Begoren briochea, Naiararen opariak...

ASKATASUNA:
  • Disentsuaren askatasunean partekatu ditugu ideiak, sentipenak eta ekintzak, presiorik sentitu gabe, ideiarik behartu gabe eta jardueretan sartu eta jardueretatik irteteko moduekin.

ERAIKITZE KOLEKTIBOA:
  • Kolektiboa, kolaboratiboa eta kooperatiboa bereizteko debatea garatu dugu, "kolektibo" hitzarekin "harreman ez utilitaristak" adierazi nahian eta harreman-moduak edukiak baino garrantzitsuagoak direla (egite/sentitze/pentsatze kolektiboak), eta horren aurrean "kolaboratu" (euskaraz beharbada "elkarlanean aritu") hitzak lan bat egitea esan nahi du, elkarrekin egin lan, egitean zentratzen da, edo "kooperatu", gehiago kate-itxura hartzen duena, rol banaketak oinarriturik, bakoitzak zeregin batzuk dituelarik eta osotasuna banakakoen batuketa delarik (1+1+1+1...).
  • Kultura instituzionala, masa-kultura eta kultura herrikoiak izan ditugu eztabaidagai eta bertatik sortu da kultura alternatiboa gehitzeko beharra. Kultura alternatiboa honela ikusi dugu: Estatuarekin egon daiteke; Estatu alternatibo bat sortzen saiatzen; Merkatuarekin egon daiteke; Merkatu alternatibo bat sortzeko lanean; ez-Merkatu batean egon daiteke edo ez-Estatu batean, kultura herrikoietatik gertu lanean.
  • Tradizioaren kontzeptuan sakondu dugu, ulertuta tradizioa kultura herrikoien zenbait edukiren fosilizazioa eta instituzionalizazioa edota (kultur industriaren aldetik) salmenta dela ulertuta (bateratzea, estandarizazioa, ikuspegi museistikoa, perfekzioa eta errepikapen errepikatzailea) eta horrela, Estatua eta Merkatua saiatzen ari dira nahasketa gerta dadin tradizioaren eta kultura herrikoien artean, baina kultura herrikoiak aldakorrak dira, dinamikoak, harreman-formetan oinarritzen dira eta errepikapen sortzailean, kolektiboki etengabe eraikitzeko.

KONFIANTZA:
  • Matxinbeltzenea aterpetxean egoteari esker, alde batetik aterpetxeko arduradunek gugan konfiantza erakutsi dute, etxeaz arduratu eta zaindu egingo genuelakoan.
  • Hasierako konfiantza horrek asko erraztu digu konfiantza kolektiboa eraikitzen etxearen zainketan, eta giro horrek, horrela sortuta, posible egin du gauza intimoak kontatzea elkarri, edo gure laneko kezkak, gauzak zalantzan jartzea, eztabaidatzea... eta gainera, hizkuntz aniztasunean bizitzea (euskara, gaztelania, andaluziarra, valentziarra, frantsesa), inor haserretu gabe edo kanpoan sentitu gabe.

ALAITASUNA (BIZIPOZA):
  • Adiskide eta kideekin berriz topatzeko alaitasuna eta bizipoza, kasu bakoitzean hainbat urteren ondoren, familiarekin topatzeko poza, Lesakan igandean ospatu zen festaren alaitasunean, herriko zenbait jenderekin topatzeko bizipozaz, esaterako harakina, letxuen atsoa, tabernaria, sevillatarra, Lesakako giro on orokorra, janari eta edarien gozamena...

ELKARREN BEHARRA ETA AUTONOMIA:
  • Egun hauek elkarrekin eman ditugu baina bakoitzak erabaki edo nahi izan duen modura, erritmo desberdinak errespetatuz, bakoitzari gustatzen zaizkion edo interesatzen zaizkion gauzak errespetatuz, kultur eta hizkuntz aniztasunean harmonian.

DESAZKUNDEA:
  • Ideiak berrerabiltzea, jatekoak berrerabiltzea.
  • Beste pertsona batzuekin egotea berezko balio gisa, espazio desberdinak partekatuz (ez soilik "ikasgela").
  • Lekuko ekonomiarekin harremanetan, ikuspegi sozialari helduta.
  • Komuna dena, lekuan lekukoa, ingurunean sortzen dena partekatzea, Norak Bortziriak eskualdeko auzolanaren inguruan argitu zigun ekarpen interesgarriarekin batera.
  • Beharrak zein diren eztabaidatuz eta behar horiek asetzeko askotariko moduak azaleraziz/asmatuz/sortuz.

ITXAROPENA:
  • Planteatu den itxaropena ez da bilatzearen itxaropena, topatzearena baizik, gauzak egiten dabilen jendearekin topatzea gauzak eginez, helburu aprioristikorik zehaztu gabe, hauek ixteko ixten baitute ("nire helburuak", posible denaren itxaropena), topaketaren bitartez baizik (ezinezkoaren itxaropena).

Jabe-gabetzeaz eta Lesakako jardunaldiez irratian euskaraz

2015eko abuztuaren 4tik 9ra Lesakan egin ditugun Jabe-Gabetzearen Nazioarteko I Jardunaldiak direla eta, bi elkarrizketa eman dituzte irratian, bata Xorroxin Irratian eta bestea Euskadi Irratian.

Jabe-gabetzea zertan den azaltzen dut bertan pixka bat, baita zertan duen eragina, nondik datorren kontzeptua, zelan ari garen aplikatzen...

Hona Xorroxin Irratiko saioa


Eta hauxe, Euskadi Irratikoa




Eskerrik asko irratsaio bietan parte hartzeko aukera eskaintzeagatik!

2015(e)ko uztaila 18, larunbata

Jabe-Gabetzearen I Nazioarteko Jardunaldiak Lesakan: behin-behineko egitaraua


JABE-GABETZEAREN NAZIOARTEKO I JARDUNALDIAK NAFARROAN

Lesaka (Nafarroa), 2015eko abuztuaren 4tik 9ra, Matxinbeltzenea Aterpetxe-barnetegian.


2015eko udaran zehar, Jabe-Gabetzearen Nazioarteko I Jardunaldiak egingo dira munduan barrena. Hemen duzue eguneratzen gabiltzan informazioa:

http://ilusionistasozialak.blogspot.com.es/p/jabe-gabetzearen-nazioarteko-i.html



Hau da egunez egun egitea proposatu duguna:

Abuztuak 4, 18:00etan: Lesakako jardunaldien aurkezpena. 
Zer da jabe-gabetzea? sarrera labur bat. Nazioarteko jardunaldietan zehar Kolonbian, Andaluzian eta Mexikon egindakoaren kontaketa.


Abuztuak 5, 10:00etatik 14:00etara: Partaidetza-motak eta itxaropena (jabe-gabetzearen zutabea).
Partaidetza sustatzeko Ilusionista Sozialeko Kolektiboko kideek gauzatutako esperientziek bide itxaropentsua zabaldu dute. Eguneroko bizitza eraldatzea posible ezezik, egin egiten dela erakutsi dute askotariko esperientzia horiek (aurrekontu partehartzaileak, oroimen kolektiboa eraikitzeko ekimenak...). JendeAREKIN eta jendeARENGANDIK lan egiteko moduak landuko dira saio honetan, harreman horizontalak sustatzeko eta etorkizuna kolektiboki eraikitzeko itxaropenez.

Abuztuak 5, 16:00etatik aurrera: Lan-taldea lekuko partaidetza, demokrazia partehartzailea, partaidetza eta emakumea, hezkidetza eta antzerako mintzagaiak hizpide.



Abuztuak 6, 10:00etatik 14:00etara: Hezkuntzaren jabe-gabetzea eta eraikitze kolektiboa.
Komunitatean gauzatutako eraikitze kolektiboko esperientzietatik abiatuta, hezkuntza erakundeetan gertatzen diren botere-harremanak aldatzeko ekimenak, ideiak eta proposamenak jorratuko ditugu. Ezagutza zientifikoa eta jakintza herrikoiak elkarlotzeko bideak eta kultura herrikoien egiteko moduak izango ditugu mintzagai: nola ikasten da eguneroko bizitzako espazio eta denboretan? Nola utz dezake bere boterea irakasleak, jakintzak eraikitzea errazteko? Nola sustatu jabe-gabetzea hezkuntza erakundeetan, jakintzak harreman horizontaletan eraikitzeko?

Abuztuak 6, 16:00etatik aurrera: Ilusionista Sozialen Mintegiaren aurkezpena, Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako ikaskuntza-ikerketa taldea (UPV/EHU).
Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan eratu berri den Ilusionista Sozialen Mintegiaren berri ere emango da saio honetan: Jakintza herrikoiak eta ezagutza zientifikoak elkarlotuz, ikerketa partehartzailea sustatzeko gunea.


Abuztuak 7, 10:00etatik 14:00etara: Eskola komuna.
Eskola publikoa izan, pribatua izan, ez da gure kezka; eskola zentripetu eta zentrifugoei buruz hitz egingo dugu, zer-nolako ekimenak dauden bidea erakusten digutenak: komunitatean txertatuta daudenak, edukiak bigarren mailan kokatu dituztenak lehentasuna erlazionatzeko moduei emanez, ingurune natural, sozial eta kulturalean harmonian txertaturik daudenak...

Eskola gako da gure gizartean eta bere eraldaketan parte hartzeko moduak arakatu nahi genituzke.


Abuztuak 7, 18:00etatik amaitu arte: Aurten egindako liburuxken aurkezpena:
EGUNEROKO BIZITZAREN AUTOGESTIOA 1
Javier ENCINA, Ainhoa EZEIZA, Lide SALBARREDI, Maider AIZPURUA, Irati GURIDI (koord.) (2015). Partaidetza ereduetatik eraikitze kolektibora. Kultura herrikoiak, ilusionismo soziala eta jabe-gabetzea. Donostia/Sevilla: Ilusionista Sozialen Mintegia (UPV/EHU)/Bitiji-Toreador de Pájaros/UNILCO-espacio nómada/Colectivo de Ilusionistas Sociales.

AUTOGESTIÓN DE LA VIDA COTIDIANA 4

Javier ENCINA, Mª Ángeles ÁVILA, José A. CASTRO, Eva ESCUDERO, Ainhoa EZEIZA, Ana Karen GARCÍA, Begoña LOURENÇO, Amadeus MÉNDEZ, Dresda Enma MÉNDEZ, Rubén MONTAÑO, Carmen PÉREZ, Ivette PÉREZ, Jessica ORTEGA, Mónica Matilde RAMÍREZ, Ángel RODRÍGUEZ y Juan Manuel ZARAGOZA (2015). Participando con y desde la gente. 3ª edición, ampliada y corregida. Donostia, Euskadi: Ilusionista Sozialen Mintegia (UPV/EHU).

AUTOGESTIÓN DE LA VIDA COTIDIANA 5

Javier ENCINA y Mª Ángeles ÁVILA (2015). El desempoderamiento. Viviendo la construccion de un nuevo mundo sin poder. 2ª edición, ampliada y corregida (incluye traducción al euskera hecha por Ainhoa Ezeiza del original "El desempoderamiento. Una introducción"). Sevilla/Donostia: Colectivo de Ilusionistas Sociales/Ilusionista Sozialen Mintegia (UPV/EHU).

AUTOGESTIÓN DE LA VIDA COTIDIANA 7

Javier ENCINA y Ainhoa EZEIZA (coord.) (2015). Desempoderamiento, juego y oralidad. 2ª edición. Sevilla/Donostia: Colectivo de Ilusionistas Sociales/Ilusionista Sozialen Mintegia (UPV/EHU).

AUTOGESTIÓN DE LA VIDA COTIDIANA 8

Javier ENCINA y Ainhoa EZEIZA (coord.) (2015). De los modelos participativos a la construcción colectiva. Culturas populares, ilusionismo social y desempoderamiento. Sevilla/Donostia: Ilusionista Sozialen Mintegia (UPV/EHU)/Bitiji-Toreador de Pájaros/UNILCO-espacio nómada/Colectivo de Ilusionistas Sociales.

AUTOGESTIÓN DE LA VIDA COTIDIANA 9

Javier ENCINA y Ainhoa EZEIZA (coord.) (2015). Convivencialidad, tecnología y desempoderamiento. Sevilla/Donostia: Ilusionista Sozialen Mintegia (UPV/EHU)/Bitiji-Toreador de Pájaros/UNILCO-espacio nómada/Colectivo de Ilusionistas Sociales.


Abuztuak 8, 10:00etatik 14:00etara: Hizkuntzaren jabe-gabetzea. Ahozkotasuna, hizkuntzaren normalkuntza eta irakaskuntza. Ikuspegi instituzionalak, masa-kulturarenak eta kultura herrikoienak.

Uneotan euskal hizkuntzaren babesa eta biziraupena bilatzen duten pertsona eta kolektiboetan hausnarketa berriak sortzen ari dira. Urte asko pasa dira normalizazioaren bidea hartu zenetik eta uneotan arazo batzuk argiago ikusten dira: eskolaren lekua hizkuntzaren transmisioan, hizkuntzaren normalizazioak eragindako arazoak, euskal kulturaren instituzionalizazioa, euskara masa-kultura izan dadin egindako ahaleginak...

Hizkuntzaren jabe-gabetzea planteatzen dugunean, ahozkotasunaren garrantzia azpimarratu nahi dugu eta kultura herrikoien ikuspegia hizkuntzaren eraldaketan, nahastean eta babesean. Hizkuntzaren arau linguistikoak, idatzizkoaren nagusitasuna, hizkera zientifikoaren indarra, prestigio soziala, aldaerak... Euskararen kasua eta andaluziarraren kasua alderatuko ditugu, kaloa, erromintxela, gaztelania, frantsesa... saiatuko gara elkarren egoera desberdinetatik ikasten, bide berriak eraikitzeko.


Programa zabalik dago. Proposamenik baduzu (eztabaidagaiak, saio bereziak...), bidaliguzu eposta honetara: ilusionistasozialak@gmail.com


DINAMIKA:

Topaketa hauek edonorentzat daude zabalik. Ez da beharrezkoa saio guztietara etortzea.

Saioak gaztelaniaz izango dira, taldeka lanean ari garenean taldeak erabakiko du zein hizkuntzatan ariko den.

Ez da hitzaldirik emango. Bertaratzen garen guztiok izango dugu geure ikuspegiak, ideiak, esperientziak... adierazteko aukera.

Partehartzea errazteko dinamikak sustatuko ditugu, bai antolatutako saioetan eta bai eguneroko gainerako uneetan (bazkaria prestatzean, ibilalditxoetan, bazkalosteko kafean...)

LEKUA ETA IZENEMATEA:

Ekitaldi hau autogestionatua da eta ditugun baliabideak partekatuko ditugu jardunaldiaz gozatzeko elkarrekin.

Debate-solasaldietan parte hartzeko, ez da beharrezkoa ez izena ematea eta ez izenematea ordaintzea, etorri eta kitto.

Hala ere, eskertuko genuke mezu bat bidaltzea korreoz (ilusionistasozialak@gmail.com), feisbukez, watxapetik... jakinaren gainean egon gaitezen.

Matxinbeltzeneako arduradunei esker, gelak erabiltzeaz gain, bertan prestatu ahal izango ditugu otorduak eta baita lo egin ere!
  • Otorduetan, norberak dakarrena bertako sukaldean prestatzen denarekin batuko dugu. Adibidez, saioen aurretik gosaltzera bazatoz, zeozer ekar dezakezu edota dirua jarri esnea edo kafea erosteko. Bazkaltzen geratzeko, aldez aurretik abisatzea ezinbestekoa da erosketak eta lana antolatzeko.
  • Kontuan hartu nahi dugu partehartzaile bakoitzak errazena egiten zaiona ekartzea eta jateko-edatekoen antolaketan konfiantzan eta elkarlaguntzan oinarrituko gara. Dagoenarekin joango gara konpontzen.

Inportantea da bazkaltzen edota gauez lotara geratu nahi baduzu, aldez aurretik jakinaraztea eposta guri bidaliz: ilusionistasozialak@gmail.com


Matxinbeltzenea Aterpetxea

GARRAIOA:

Donostia - Irun - Lesaka - Iruña autobusen ordutegia:
http://www.autobuseslaunion.com/PDF/Pamplona-Lesaka-Donosti.pdf

Bertaratzeko arazorik baduzu, jarri gurekin harremanetan eta saiatuko gara aukerarik bilatzen:
ilusionistasozialak@gmail.com

EGUNEROKO BIZITZAREN AUTOGESTIOA bilduma berria euskaraz!

Amaitu berri dugu EGUNEROKO BIZITZAREN AUTOGESTIOA bildumako lehen liburuxka!

Bilduma hau 2010ean hasi zen gaztelaniaz, Culturas Populares liburuarekin, eta dagoeneko 9. alea amaitu da aurten. Hauek dira orain arte gaztelaniazko bilduman argitaratutako aleak:

AUTOGESTIÓN DE LA VIDA COTIDIANA 1
Javier ENCINA, Mª Ángeles ÁVILA, Begoña LOURENÇO (2010).  Las culturas populares. Plantas Medicinales, comunicación, economía, historias orales e ilusionismo social. Sevilla, Andalucía: Atrapasueños/UNILCO-espacio nómada.

AUTOGESTIÓN DE LA VIDA COTIDIANA 2
Juan Manuel ZARAGOZA, Daniel RODRÍGUEZ VELÁZQUEZ, Javier ENCINA, Erik FRIEND (coord.) (2015). Comunidad, sostenibilidad y autogestión desde el Ilusionismo Social (Autogestionando a pie). Cuernavaca/Jiutepec (Morelos, México): Colectivo de Ilusionistas Sociales/Laboratorios Buckman/Fundación Comunidad.

AUTOGESTIÓN DE LA VIDA COTIDIANA 3
Javier ENCINA, Mª Ángeles ÁVILA (coord.) (2012). Autogestión. Sevilla, Andalucía: Colectivo de Ilusionistas Sociales/UNILCO-espacio nómada

AUTOGESTIÓN DE LA VIDA COTIDIANA 4
Javier ENCINA, Mª Ángeles ÁVILA, José A. CASTRO, Eva ESCUDERO, Begoña LOURENÇO, Rubén MONTAÑO, Carmen PÉREZ, Ángel RODRÍGUEZ y Juan Manuel ZARAGOZA (2011). Participando con y desde la gente. 1ª edición. Sevilla, Andalucía: UNILCO-espacio nómada/Colectivo de Ilusionistas Sociales.

Javier ENCINA, Mª Ángeles ÁVILA, José A. CASTRO, Eva ESCUDERO, Ana Karen GARCÍA, Begoña LOURENÇO, Dresda Enma MÉNDEZ, Rubén MONTAÑO, Carmen PÉREZ, Mónica Matilde RAMÍREZ, Ángel RODRÍGUEZ y Juan Manuel ZARAGOZA (2014). Participando con y desde la gente. 2ª edición, ampliada y corregida. Cuernavaca, México: UNILCO México.

Javier ENCINA, Mª Ángeles ÁVILA, José A. CASTRO, Eva ESCUDERO, Ainhoa EZEIZA, Ana Karen GARCÍA, Begoña LOURENÇO, Amadeus MÉNDEZ, Dresda Enma MÉNDEZ, Rubén MONTAÑO, Carmen PÉREZ, Ivette PÉREZ, Jessica ORTEGA, Mónica Matilde RAMÍREZ, Ángel RODRÍGUEZ y Juan Manuel ZARAGOZA (2015). Participando con y desde la gente. 3ª edición, ampliada y corregida. Donostia, Euskadi: Ilusionista Sozialen Mintegia (UPV/EHU).

AUTOGESTIÓN DE LA VIDA COTIDIANA 5
Javier ENCINA y Mª Ángeles ÁVILA (2014). El desempoderamiento. Viviendo la construccion de un nuevo mundo sin poder. Autonomía y Autogestión, Reflexión y trabajo colectivo, 175-246. 1ª edición. Sevilla, Andalucía: Colectivo de Ilusionistas Sociales.

Javier ENCINA y Mª Ángeles ÁVILA (2015). El desempoderamiento. Viviendo la construccion de un nuevo mundo sin poder. 2ª edición, ampliada y corregida (incluye traducción al euskera hecha por Ainhoa Ezeiza del original "El desempoderamiento. Una introducción"). Sevilla/Donostia: Colectivo de Ilusionistas Sociales/Ilusionista Sozialen Mintegia (UPV/EHU).


AUTOGESTIÓN DE LA VIDA COTIDIANA 6
Javier ENCINA, Mª Ángeles ÁVILA, Vanesa GALÁN, Begoña LOURENÇO, Rubén MONTAÑO, Carmen PÉREZ, Ángel RODRÍGUEZ y Nicolás GONZÁLEZ (2014). Autonomía y autogestión. Reflexión y trabajo colectivo. Sevilla, Andalucía: UNILCO-espacio nómada/Colectivo de Ilusionistas Sociales.

AUTOGESTIÓN DE LA VIDA COTIDIANA 7
Javier ENCINA y Ainhoa EZEIZA (coord.) (2015). Desempoderamiento, juego y oralidad. 1ª edición. Sevilla/Donostia: Bitiji-Toreador de Pájaros/UNILCO-espacio nómada/Colectivo de Ilusionistas Sociales.

Javier ENCINA y Ainhoa EZEIZA (coord.) (2015). Desempoderamiento, juego y oralidad. 2ª edición. Sevilla/Donostia: Colectivo de Ilusionistas Sociales/Ilusionista Sozialen Mintegia (UPV/EHU).


AUTOGESTIÓN DE LA VIDA COTIDIANA 8
Javier ENCINA y Ainhoa EZEIZA (coord.) (2015). De los modelos participativos a la construcción colectiva. Culturas populares, ilusionismo social y desempoderamiento. Sevilla/Donostia: Ilusionista Sozialen Mintegia (UPV/EHU)/Bitiji-Toreador de Pájaros/UNILCO-espacio nómada/Colectivo de Ilusionistas Sociales.


AUTOGESTIÓN DE LA VIDA COTIDIANA 9
Javier ENCINA y Ainhoa EZEIZA (coord.) (2015). Convivencialidad, tecnología y desempoderamiento. Sevilla/Donostia: Ilusionista Sozialen Mintegia (UPV/EHU)/Bitiji-Toreador de Pájaros/UNILCO-espacio nómada/Colectivo de Ilusionistas Sociales.


Horietariko batzuk hemen daude deskargatzeko: http://ilusionismosocial.org/course/view.php?id=34


Ilusionista Sozialen Mintegia bildumako liburuxken argitalpen edota berrargitalpenean parte hartzeaz gain, oraintxe hasi gara euskarazko aleekin. Aurten egin dugun lehen alean, Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako zenbait ikaslek hartu du parte; horietako batzuk dagoeneko ikasle-ohi dira, Lehen Hezkuntzako maisu-maistrak dira orain!

Hona lehen liburuxkaren izenburua, autoreak, itzultzaileak eta aurkibide osoa:

EGUNEROKO BIZITZAREN AUTOGESTIOA 1

PARTAIDETZA EREDUETATIK ERAIKITZE KOLEKTIBORA
Kultura herrikoiak, ilusionismo soziala eta jabe-gabetzea

Javier ENCINA, Ainhoa EZEIZA, Lide SALBARREDI, Maider AIZPURUA, Irati GURIDI (koord.)



Aurkibidea:
  • Jendearekin eta jendearengandik parte hartzen. Sarrera bat. Javier Encina, Mª Ángeles Ávila, José A. Castro, Escudero, Ana Karen García, Begoña Lourenço, Dresda Enma Méndez, Rubén Montaño, Carmen Pérez, Mónica Matilde Ramírez, Ángel Rodríguez eta Juan Manuel Zaragoza (itz.: Lide Salbarredi)
  • Ilusionismo Sozialaren printzipioen inguruan. Javier Encina eta Mª Ángeles Ávila (itz: Maider Aizpurua, Rodríguez, Olatz Carreira, Ainhoa Ezeiza)
  • Kultura herrikoiak. UNILCO-espacio nómada (itz.: Guridi, Aitor Errazkin)
  • Jabe-gabetzea. Sarrera bat. Javier Encina eta Mª Ángeles Ávila (itz.: Ainhoa Ezeiza)
  • Hizkuntzaren jabe-gabetzea. Ainhoa Ezeiza, Nahia Delgado eta Javier Encina (itz.: Ainhoa Ezeiza)

(Itzulpen guztien orrazketa: Ainhoa Ezeiza)

Hemen daude eskuragarri deskargatzeko: http://ilusionismosocial.org/course/view.php?id=35,

eta paperean nahi izanez gero, 2015eko irailetik aurrera Donostiako Magisteritzako kopistegian egongo dira salgai. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!


2015(e)ko ekaina 13, larunbata

Mintegiko bigarren argitalpena! DESEMPODERAMIENTO, eta euskarazko laburpena

Mintegian egiten ari garen lanen artean, itzulpengintzan buru-belarri sartzea da, gustuko ditugun argitalpenak euskaraz irakurtzeko aukera izateko eta, batez ere, euskaraz adierazten ikasteko.

Ia prest dugun hurrengo argitalpenak gure lehen itzulpen lana izango du bere baitan:

EL DESEMPODERAMIENTO. Autonomía y Autogestión, nº 5, 2ª edición


Jabe-gabetzearen bigarren argitalpen honetan, testu osoaren berrikusketa orokorra egiteaz gain, jabe-gabetzearen sarrera bat du euskaraz, 23 orrialdekoa, Ainhoa Ezeiza mintegikideak itzulia. Azkenean, 105 orrialde bizi, pentsatzea, sentitzea eta egitea elkarloturik. Gauzatutako esperientziez gain, autore pisuzkoen pentsamenduak jaso dira: Bifo, Bloch, Boff, Calle, Coraggio, Foucault, Freire, Fromm, García Calvo, Holloway, Ibáñez, Illich, Korol, Juliano, Latuche, Martín-Barbero, Marx, Max-Neef, Morin, Murguialday, Negri, Ricour, Taibo, Zibechi...,

Ohi lez, testu inperfektua da, konplexua, anitza, jarraikortasunik bilatzen ez duena, helburu aprioristikorik gabea....



2015(e)ko ekaina 11, osteguna

Gure lehen argitalpena!!! Participando CON y DESDE la gente

2014ko azaroan hasitako bide honetan, lan eta bizipen ugari izan ditugu sortu berri dugun mintegi honetan... eta horietariko bat argitalpenak egiten hastea izan da.

Laster emango dugu bidean datozen argitalpen gehiagoren berri, baina ilusio handiz aurkezten dizuegu Mintegi honetan egin dugun lehen ekarpena:

PARTICIPANDO CON Y DESDE LA GENTE

Autogestión de la vida cotidiana bildumako 4. alea, 3. edizioa

Autoreak:
Javier Encina, Mª Ángeles Ávila, José A. Castro, Eva Escudero, Ainhoa Ezeiza, Ana Karen García, Begoña Lourenço, Amadeus Méndez, Dresda Enma Méndez, Rubén Montaño, Carmen Pérez, Ivette Pérez, Jessica Ortega, Mónica Matilde Ramírez, Ángel Rodríguez eta Juan Manuel Zaragoza


Liburu honetan, hainbat esperientzia, teknika eta tresna bildu dira jendearekin eta jendearengandik parte hartzeko formen inguruan, bereziki Ilusionismo Sozialetik abiatuta. Liburu xumetua da, erraz ulertzeko modukoa, eta gero esteka eta baliabide ugari ditu testuan zehar, sakondu nahi duenarentzat.

3. argitalpena

Donostian 2015eko ekainean argitaratzear dugun edizio hau liburu honen hirugarrena da. Ilusionista Sozialen Mintegiak editatua izan da eta Mexikoko esperientziak eguneratzeaz gain, Donostiako gure mintegiko esperientzia gehitu dugu, hezkuntzaren jabe-gabetzearen inguruko atal berrian.

ISBN 978-84-606-9016-0

Hauek dira aurreko edizioak:

1. argitalpena: Colectivo de Ilusionistas Sociales eta UNILCO-espacio nómada. Sevilla (Andaluzia), 2011ko abendua.
2. argitalpena (zabaldua eta zuzendua): UNILCO México. Cuernavaca (Mexiko), 2014ko apirila.

Creative Commons lizentziapean argitaratuko dugu. Laster egongo da eskuragarri Majiseko kopistegian eta sarean!


2015(e)ko maiatza 31, igandea

Partaidetza-prozesuak egiteko moduak


“Jendea gehiago kontuan hartzen duen” partaidetza prozesu bat abiatu nahi badugu, pentsatu behar dugu ez garela lehenak halako zerbait egiteko ideia izan dugunak. Partaidetza prozesuak egiteko erak hiru hauetan laburbil daitezke:
  • Lehena, ordaintzen digunarengatik/digunarentzat lan egitea litzateke (bidaltzen gaituenarentzat). Ez diogu ezer galdetu behar geure buruari, ezta inorekin lan egin beharrik ere; eskatu digutena egin behar dugu, ezarri dizkiguten edo geuk aldez aurretik ezarri ditugun helburuak bete besterik ez dugu.
  • Bigarrena, jendearengatik eta jendearentzat lan egitea izango litzateke. Ez diogu geure buruari ezer galdetu behar, aldez aurretik finkatu ditugu helburuak edo erantzunak aurkitu; geure proiektu barruan ez daudenekin ez dugu zertan lanik egin. Jendeak behar duena ezagutzea eta ematea da gure zeregin bakarra.

  • Hirugarrena, jendearekin eta jendearengandik lan egitea litzateke. Jendearekin lan egin behar dugu, bere eguneroko bizitzaren protagonista izatea nahi badugu, jendeak bere bizitza autogestionatuko badu (beren kabuz gidatu). Horrela, prozesua abiatzen denetik aurrera, jendea izango da bere herria, auzoa, komunitatea... nolakoa izango den eraikitzen joango dena, proposamenak eginez, kolektiboki eztabaidatuz eta, taldeka, erabakitako proposamenak gauzatuz, modu dialektikoan.

Irakurtzen segitzeko:
https://docs.google.com/document/d/11GDA8Sn8IQfrk6eFnQtuQbKKbhmMYwZBp2zdvEaObS0/edit?usp=sharing

Eta bideo bat:


Introducción a las formas de participación from ILUSIONISMO SOCIAL on Vimeo.

2015(e)ko maiatza 26, asteartea

Jabe-Gabetzearen Nazioarteko I Jardunaldiak... Lesakan! Anima zaitez!

2015eko udaran zehar, Jabe-Gabetzearen Nazioarteko I Jardunaldiak egingo dira munduan barrena. Hemen duzue eguneratzen gabiltzan informazioa: http://ilusionistasozialak.blogspot.com.es/p/jabe-gabetzearen-nazioarteko-i.html

Eta pentsatu genuen... zergatik ez antolatu geuk jardunaldi horietarako ekitaldiren bat? Azken batean, ikasturte osoa daramagu hezkuntzaren jabe-gabetzeaz hausnartzen eta ilusionismo sozialetik abiatuta lan egiten... Hortxe genbiltzala, Kontxi gure mintegikideak aukera zabaldu zigun Lesakan egiteko, bertako Matxinbeltzenea Aterpetxe-barnetegian. Lekua zoragarria da, inondik ere!

Hauxe da gure proposamena:


JABE-GABETZEAREN NAZIOARTEKO I JARDUNALDIAK NAFARROAN

Lesaka (Nafarroa), 2015eko abuztuaren 4tik 9ra, Matxinbeltzenea Aterpetxe-barnetegian.

Hau da egunez egun egitea proposatu duguna:

Abuztuak 4, 18:00etan: Lesakako jardunaldien aurkezpena. Zer da jabe-gabetzea? sarrera labur bat. Nazioarteko jardunaldietan zehar Kolonbian, Andaluzian eta Mexikon egindakoaren kontaketa.

Abuztuak 5, 10:00etatik 14:00etara: Partaidetza-motak eta itxaropena (jabe-gabetzearen zutabea).

Abuztuak 6, 10:00etatik 14:00etara: Hezkuntzaren jabe-gabetzea eta eraikitze kolektiboa.

Abuztuak 7, 10:00etatik 14:00etara: Eskola komuna.

Abuztuak 8, 10:00etatik 14:00etara: Hizkuntzaren jabe-gabetzea.


Abuztuaren 5etik 8ra bitarteko arratsaldeetarako, gaiak proposatu ahal izango dira (aldez aurretik edo bertan), edo ibilaldiak egin, bazkalosteko kafean endredatu, deskantsatu, edo besterik gabe, jendearekin egon.

Proposamenik baduzu, bidaliguzu eposta honetara:

ilusionistasozialak@gmail.com


HIZKUNTZAK:

Beste leku batzuetako lagunak etorriko direnez (Andaluziatik gehienbat), goizeko saioak gaztelaniaz izango dira. Arratsaldean... joango gara ikusten.

Nolanahi ere, topaketa hau baliatu nahi dugu Lesakara hurbiltzen den edonorekin hausnartzeko, eztabaidatzeko, esperientziak trukatzeko... elkarrekin eraikitzeko. Seguru elkar ulertzeko moduak bururatuko zaizkigula!


DINAMIKA:

Topaketa hauek edonorentzat daude zabalik. Partaidetza-erak interesatzen bazaizkizu, jakintzak eraikitzeko beste modu batzuk, harreman horizontalak eratzeko moduak, jabe-gabetzea ("desempoderamiento") hezkuntza komuna, hizkuntza eta ahozkotasuna... animatu eta parte hartu!!!

Ez da beharrezkoa saio guztietara etortzea.

Aldez aurretik gaian sakondu nahi baduzu... hona "Jabe-gabetzea. Sarrera bat." artikuluaren euskarazko bertsioa:
https://docs.google.com/document/d/1zDu3xiC3guCtjM2XdGdWXa2hd8D-VL6iMJG81d8RShQ/edit?usp=sharing

*parte hartzeko asmoa baduzu, irakurri beherago duzun "ixilpeko klausula"

LEKUA ETA IZENEMATEA:

Ekitaldi hau autogestionatua da eta ditugun baliabideak partekatuko ditugu jardunaldiaz gozatzeko elkarrekin.

Debate-solasaldietan parte hartzeko, ez da beharrezkoa ez izena ematea eta ez izenematea ordaintzea, etorri eta kitto. Hala ere, eskertuko genuke mezutxoren bat bidaltzea, korreoz, feisbukez, watxapetik... jakinaren gainean egon gaitezen.

Matxinbeltzeneako arduradunei esker, gelak erabiltzeaz gain, bertan prestatu ahal izango ditugu otorduak eta baita lo egin ere!
  • Gauez geratu nahi baduzu, 16 euro izango dira gau bakoitzeko. eta aldez aurretik jakinarazi behar diguzu zein egunetan geratuko zaren, gelak antolatzeko. Gelak 4, 6 edo 8 lagunekoak izango dira. Ordainketa norberak egingo du bertan.
  • Otorduetan, norberak dakarrena bertako sukaldean prestatzen denarekin batuko dugu. Adibidez, saioen aurretik gosaltzera bazatoz, zeozer ekar dezakezu edota dirua jarri esnea edo kafea erosteko. Bazkaltzen geratzeko, aldez aurretik abisatzea ezinbestekoa da erosketak eta lana antolatzeko.
  • Kontuan hartu nahi dugu partehartzaile bakoitzak errazena egiten zaiona ekartzea eta jateko-edatekoen antolaketan konfiantzan eta elkarlaguntzan oinarrituko gara. Dagoenarekin joango gara konpontzen.

Inportantea da bazkaltzen edota gauez lotara geratu nahi baduzu, aldez aurretik jakinaraztea eposta guri bidaliz: ilusionistasozialak@gmail.com (ahal baduzu, ekainean zehar abisatu)

Errazena da posta elektroniko bat bidaltzea zure asmoekin (zenbat egunetara etorriko zaren, lotara geratuko zaren, jatekorik ekartzeko moduan zauden...). 

Harremanetan jartzeko watxapa erabili nahiago baduzu, bidali guri eposta bat zure telefono zenbakiarekin eta jarriko gara harremanetan. Watxapeko kudeaketaren arduraduna Ainhoa Ezeiza da eta banaka zein taldeka joango gara antolatzen (partaide guztioi eskatzen dizuegu watxapa neurriz erabiltzea eta telefono zenbakien pribatutasuna gordetzea).

DIRULAGUNTZAK:

ERNE! Dirulaguntzak kudeatzen ari gara EHUko ikasleentzat egonaldia ordaintzeko, interesatzen bazaizkizu, jarri gurekin harremanetan lehenbailehen:

ilusionistasozialak@gmail.com
edo
ainhoa.ezeiza@ehu.eus

Matxinbeltzenea Aterpetxea

Ixilpeko Klausula:

[...]

Zer espero dugu zugandik?

Ba uler dezazula oso urrutitik datozela zenbait pertsona, euren diruaren eta denboraren sakrifizioa eginez etorri direnak zuk adieraziko duzuna entzutera. Ez datoz aisiagatik, ezta zerbait irabaziko dutelako ere. Ez datoz modagatik edo ezjakintasunagatik. Hona datoz beharbada hodei beltz horiek ikusten dituztelako ortzemugan, eurite eta haizeteek astindu dituztelako, ulerminaren gosea ez delako asetzen, ekaitza badakarrela sentitzen dutelako.

Orduan, guk, zapatistok, zu errespetatzen zaitugun bezalaxe, halaxen eskatzen dizugu pertsona horiek errespetatzeko. Izango da baten bat kolatu dena, baina gehienak gure kideak dira. Borrokan bizi eta hiltzen diren pertsonak dira, inork, gu ez bagara, kontuan izango dituena. Beraientzat ez dago museorik, ez estatuarik, ez abestirik, ez olerkirik, ez daude metroko bagoietan, kaleetan, kolonietan. Inor ez dira, egia da. Eta hala ere, edo horregatik agian, guretzat dena dira.

Orduan, ez zaitez iraindua sentitu, ez ekarri konsignarik, dogmarik, autofederik, modarik; ez errepikatu beste batzuek lehenago hemen edo han esandakorik; ez sustatu pentsamendu nagirik; ez saiatu inposatzen pentsamendu dogmatikoa; ez hedatu pentsamendu gezurtirik.

Eskatzen dizugu zure hitza ekartzeko eta horren bidez pentsamendua, hausnarketa probokatzeko. Eskatzen dizugu zure pentsamendua presta dezazula, zorroztu, distirarazi. Pentsamendu horrekin, ez ohoratzea akademia eta bere parekideak, baizik eta jasotzen duen jendea, nahiz astindu moduan, nahiz zaplasteko edo oihu moduan.

Mintegi edo hazitegi honetarako eskatzen dizugun hazia, zalantza eragiten duena izango da, probokatzailea, pentsatzen eta analizatzen segitzea bultzatuko duena. Hazi bat beste hazi batzuek entzun dezaten hazi egin behar dela, eta nork bere erara haz dadin, bere egutegiaren eta geografiaren arabera.

Oh, bai, badakigu: ez duzu zeure prestigioa lodituta ikusiko, ezta zure kontu korrontea ere, edo zure ospea. Ez duzu ikusiko, ezta ere, ea jarraitzaile, dizipulu, artalde gehiago lortuko duzun.

Areago, arrakastaren adierazle bakarra ez duzu ikusiko eta izango da leku askotan, beste egutegi batzuetan, askotariko geografietan, beste batzuek dena desafiatu, eztabaidatu, zalantzan jarri, kritikatu, irudikatu, sortzea.

Hori eskatzen dizugu. Hori, besterik ez.

[...]
Zati hauek hemendik hartuak eta itzuliak izan dira:

2015(e)ko maiatza 21, osteguna

GRALak trukatzen maiatzaren 27an

Mintegian ez dakigu eta egonean egoten... eta beste zerbait egitea bururatu zaigu: datorren astean, maiatzak 27, 9:00etatik 13:00etara, Majisteritzako 2.1 gelan topatuko gara 4. mailako Gradu Amaierako Lanetan (GrAL) elkarri laguntzeko saio informal batean.



Hauek dira saio honi buruzko argibideak:

  • Saioa 9:00etatik 13:00etara bitartean izango da, 2.1 gelan (ordenagailu gelan). Saioa informala denez, jendea etortzen den heinean joango gara lanean, hau da, ez da ezinbestekoa 9:00etatik 13:00etara etortzea, bakoitzak ahal edo nahi duen tartean dauka etortzea.
  • Saio informala izateak zer esan nahi du? Ez da bilera bat, lan-saio bat baizik. Helburua da saioan zehar nork bere posterra egitea etortzen den jendearekin komentatzeko, kontrastatzeko eta abar, eta elkarri laguntzea ditugun zalantzekin. Ainhoa Ezeiza irakaslea izango da bertan orientazio batzuk ematen baina ideia da elkarri laguntzea, bakoitzak ahal duen horretan (zenbaitetan konfiantza edo animoa ematea bera oso garrantzitsua da...)
  • OSO GARRANTZITSUA: Ekarri zure GRALa, nahiz eta ez izan amaitua. Behar duzun materiala izan eskura. Lan-saio bat da.
  • Dokumentuaren formatua txukundu nahi baduzu, gomendatzen dizugu, ahal baduzu, zeure ordenagailua ekartzea (posterra egiteko ez du garrantzi handirik). BETI eduki zure GRALaren kopiaren bat beste nonbait: dropbox, etxeko ordenagailua... ez fidatu soilik pendrivaz.
  • Ikasle mordoxka elkartuko gara, eta hori oso ona da adibide desberdinak izateko eta ideiak trukatzeko. Saio hau ez da tutoretza bat edo klase partikular bat, elkarri laguntzeko saioa da. Izan adeitsua zure kideekin eta denboraz etorri zure lanaz gain, beste norbaiti pixka bat laguntzeko edo bere GRALaren inguruan galdetzeko.


Zalantzarik baduzue, galdetu lasai, eta gainerakoan, asteazken arte!!! Mila esker denoi saio honetara etortzeko erakutsitako interesagatik!!!


2015(e)ko maiatza 5, asteartea

Irratsaioa jabe-gabetzeaz, musikaz... Ondarruko Radixu Irratian



Irrati libre bete-beteko 2 ordu eta 26 minutu, ez gehiago, ez gutxiago... Ondarruko Radixu Irratian. Denetik entzungo duzu audio honetan: debate sakonak, ironia, umorea, musika... Aritz Olea, Naiara Larrañaga, Ainhoa Ezeiza et Javier Encina. Aurkezpena euskaraz eta gainerakoa gaztelaniaz eta andaluz. Ez zara aspertuko!!!

Espero dugu Ilusionista Sozialen Mintegiak kolaborazio gehiago egitea irrati libreekin!!!



2015(e)ko apirila 30, osteguna

Ilusionista Sozialen Mintegia eratzeko topaketak: MEMORIA eta ESKERTZAK

Topaketen amaierara iritsi garela eta, kontuak argitzeko idatzi dugun memoria zabaldu nahi dugu sarrera honetan.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen guztioi. Oso jardunaldi aberasgarriak izan dira eta piloa ikasi dugu, hausnartu, eztabaidatu, trukatu, jolastu, dibertitu... espero dugu topaketa hauek bide luze baten hasiera izatea... edo hobeto, biderik gabe ibiltzen ikasten laguntzeko tresna izatea...

Eskerrik asko, halaber, hain urrutitik etorri zinetenoi: Javier Encina, aste osoan gurekin aritu zinelarik eta berez, iazko maiatzetik guri laguntzen aritu zarelako asko, asko dugu eskertzeko. Begiak zabaldu dizkiguzu!!!

Eskerrik asko Fabián Tellechea Watu eta María Rivasés, ze ederki pasa genuen, zenbat barre!!! Eta aldi berean, zenbat ulertu genuen, sentituz, pentsatuz eta ekinez aldi berean. Zoragarria izan zen!

Mila esker, nola ez ba, Rafael Amor eta Pili Camposi, ze hunkigarria izan zen zuekin pasatako eguna, kontzertua, berriketa, sukaldatzea... inoiz ez genuen ametsetan ere pentsatuko halako kontzertua antolatzeko moduan egongo ginenik, eta Mintegikook lortu dugu, elkarlanean!!!

Ez gaude ahaztuta Magisteritzako langileokin. Lan ederra ematen dizuegu eta hala ere, zuek beti modu onean aritu zarete gurekin: Loren, Mari, Agurtzane tabernariak, Leo, Marian, Patxi, Izar atezainak, Juanan, Marijo, Juan Luis, Antxon. Begoña, Uxue, Cristina administrariak, Goyo teknikaria, kopistegiko Xeles, garbitzaile talde bikaina,.. Lan isila egiten duzue baina oso garrantzitsua.

Eskerrik asko, noski, Eskolako Zuzendaritza eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko zuzendaritza taldeei, baimenak eman eta gure kontuak beti aditzeko prest egoteagatik.

Hona gure txostena:
https://drive.google.com/file/d/0B3tWRBcPCuVhU2h3OVB2X2t1dVE/view?usp=sharing



Eskerrik asko, azkenik, ekitaldi hau diruz lagundu duzuen erakundeoi:

ILUSIONISMO SOZIALA ikerketa-taldea (UPV/EHU) (gu geu, alegia...)

UNILCO-espacio nómada Sevilla - Colectivo de Ilusionistas Sociales



Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola


Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusa





2015(e)ko apirila 27, astelehena

Cuernavaca-Donostia 2. konexioa: Esperientzien trukea

2015eko apirilaren 20an, Ilusionista Sozialen Mintegia eratzeko topaketen jarduera gehigarri gisa, Mexikoko Moreloseko Estatuko Unibertsitate Autonomoko (UAEM) Gizarte Ikasketen Fakultateko ikasleekin eta Ilusionista Sozialen Kolektiboko bertako hainbat kiderekin topaketa birtuala egin genuen, bigarren aldiz.


Lehen topaketa martxoaren 23an egin genuen eta oso aberasgarria egin zitzaigunez, berriz topatzeko aukera baliatu nahi izan genuen, jardunaldien itxitura ekitaldi gisa. Hona lehen topaketari buruzko sarrera, bideo eta guzti!
http://ilusionistasozialak.blogspot.com.es/2015/03/cuernavaca-donostia-sevilla-topaketaren.html

Oraingoan Javier Encina Sevillatik aritu beharrean gurekin batera zegoen eta errazagoa izan zen, hartara, konexioa eta elkarrizketa. Esperientziak trukatzen aritu ginen, baita kezkak ere, eta jabe-gabetzea zer den nola interpretatu genuen eztabaidatzen aritu ginen. Egia esan, bertako esperientziak asko laguntzen digu kontzeptuaren zentzua zabaltzen, gu eskolan aritzen baikara oro har (edo unibertsitatean) eta eurak kale-dinamiketan ari dira, gehienbat Patios de la Estación-en eta Texcal-en, Moreloseko auzo txiro eta gogorretan...

Hementxe duzue euren eztabaida-bideo bat, konfiantzaz eta itxaropen aktiboaz, besteak beste: https://youtu.be/UpVxL1xY1mA


Zenbaitetan gaizki-ulertuak izan genituen, baita arazo teknikoak ere... baina batez ere ederrena da konplizitateak sortzen ari direla, alaitasunez eta interes handiz aritzen gara solasean eta poliki-poliki ari gara eraikitze kolektiborako ateak zabaltzen...

Espero dugu datorren ikasturtean elkarlan horretan segitzeko aukera izatea. Eskerrik asko Cuernavacako Ilusionista Sozialei, topaketa hauek posible egiteagatik!!!


2015(e)ko apirila 25, larunbata

Rafael Amor kantariaren kontzertu bikaina eta elkarrizketa!


2015eko apirilaren 18an, Ilusionista Sozialen Mintegia eratzeko topaketen itxitura ekitaldi gisa, Rafael AMOR kantaria etorri zen Irungo Kabigorri Ateneora eta aurretik, gurekin bazkaltzera Kabigorri Elkartera. Zoragarria izan zen, deskribaezina, gure mintegia eratzeko topaketetara etorri izana!!!


Rafael Amor kantariak, juglarrak, kantoreak, bere ibilbide osoan zehar behin eta berriz erakutsi du bere konpromisoa ahulenekin, pobrezian bizi direnekin, Botereari aurre egiten diotenekin... Ospe handia lortu zuenean, uko egin zion musikaren industriaren atzaparretan erortzeari, hartara berak erabaki ahal izango zuen nori, norekin, norentzat kantatu. Gugana etorri izanak ezinezkoaren itxaropenaren ideia indartzen lagundu zuen, aste batzuk lehenago inolaz ere ez baitzitzaigun bururatuko halako kontzertu goxoa antolatu ahal izango genuela Mintegian!

Kontzerturako gonbidapena
Gonbidapen batzuk egin genituen, Majisteritzako jendea kontzertura gonbidatzeko, batez ere normalean ikustezina den oso jende garrantzitsua gonbidatu nahi genuelako, eskerrak emateko egiten duten lanagatik: atezainak, garbitzaileak, idazkaritzako langileak, tabernariak... Kontzertua oparitu nahi genien (nahiz eta berez sarrera doakoa zen...).

Amaia Larrea @ALEbidun-en argazkia

Izugarri ederra izan zen Rafael Amor eta Pilar Camposekin pasatako denbora, bazkaria prestatzea, elkarrekin bazkaltzea, bazkalosteko solasaldia... irratsaiorako elkarrizketa barne... eta are harrigarriagoa izan zen kontzertua entzuten ari ginela konturatzea kontzertuan Rafael hariltzen joan zen gaiak eta kantuak lotuta zeudela ordu pare bat lehenago izandako berriketekin! Horrek erakusten du Rafael Amor ofizio handiko, izugarriko kantaria izateaz gain, sentsibilitate itzeleko pertsona dela, jendearekin batera pentsatzen dituena kontzertuak, jendea sentituz, jendearen kezkak eta itxaropenak bilduz...


Hementxe bideo laburtxo bat bazkalostean egindako kantutxo batena...


Argazki gehiago:
https://plus.google.com/photos/107647287774882045723/albums/6144014406593550145?authkey=CKzSy6iXltvK1AE

Eta hona Ondarruko Radixu Irratiarentzat egindako elkarrizketa
(deskargarako esteka: http://radixu.info/igotako_podcastak/bereziaknaiara1430650590.mp3):


Eskerrik asko kontzertuaren antolaketan parte hartutako guztioi, Kabigorri Ateneoko kideei, Jon Corrali eta, batez ere, bihotz-bihotzez, Rafael eta Piliri. Muxu handiak denoi!