2017(e)ko irailaren 30(a), larunbata

AUTOGESTIÓN, AUTONOMÍA E INTERDEPENDENCIA liburuaren aurkezpena urriaren 10ean

Iritsi da gure hurrengo liburua! Hortxe gabiltza, lan eta lan, gure ikerketa-taldearen funts teorikoa paperean prestatzen, han eta hemen debatitu ahal izateko. Aurretik, bi liburu hauek argitaratu ditugu:

Javier ENCINA eta Ainhoa EZEIZA (koord.) (2017) SIN PODER. Construyendo colectivamente la autogestión de la vida cotidiana. Volapük, ISM, UNILCO-espacio nómada. Guadalajara. ISBN: 978-84-940852-7-7 (informazio gehiago blog honetan bertan).

Ainhoa EZEIZA eta Javier ENCINA (koord.) (2017) POSIBLE DENAREN SEGURTASUNETIK EZINEZKOAREN ITXAROPENERA. Jakintzak, trebetasunak eta sentipenak kolektiboki eraikitzen. Ilusionista Sozialen Mintegia (UPV/EHU), UNILCO-espacio nómada eta Ilusionista Sozialen Kolektiboa. Donostia/Guadalajara. ISBN: 978-84-940852-9-1 (informazio gehiago blog honetan bertan).

Oraingoan ere, artikulu bilduma bat da, eta Amerika eta Europako akademikoek, aktibistek eta jendeak hartu dute parte. Gure ideia izan da elkarlotzea mundu akademikoan edo aktibismoan oso ezaguna den jendearen testuak horren ezaguna ez den jendearen esperientzia edota hausnarketekin...


Liburuari buruzko informazio gehiago:

AUTOGESTIÓN, AUTONOMÍA E INTERDEPENDENCIA
Contruyendo colectivamente lo común en el disenso


Koordinatzaileak: Javier Encina, Ainhoa Ezeiza eta Sandra Viviana Sánchez

Argitaratzaileak: Ilusionista Sozialen Mintegia, VOLAPÜK EDICIONES, UNILCO-espacio nómada eta Ilusionista Sozialen Kolektiboa. ISBN: 978-84-947515-0-9

Donostian aurkeztuko dugu 2017ko urriaren 10ean, Anselmo Lorenzo Fundazioak (FAL) eta Gipuzkoako CNTk antolaturiko aurkezpenean, Koldo Mitxelena Kulturunean (hemen aurkezpenaren xehetasunak).



Izenburuak argi jasotzen du zein izan diren liburuko gaiak (autogestioa, autonomia eta elkarren beharra), eta horrekin batera: jabe-gabetzea, ilusionismo soziala, partaidetza (haurrena, gazteena, komunitarioa...), bizikidetza, ondasun soziala, itxaropenaren politikak, jornalarien mugimendua, 15M, okupazioa, zapatismoa...

Liburuak lau zati ditu: Preámbulo edo Abiatzen (liburua hasteko behar diren gauzak), Ambulando edo Urratzen (garapen teoriko-tematikoa), Nomadeando edo Ibilian (esperientzien garapena) eta Epiámbulo edo Agurra (behar diren gauzak liburuan harrapatuta ez geratzeko edo liburutik irteteko). Zati bakoitza Nahia Delgadoren irudiekin eta Sandra Viviana Sánchezen poemekin zabaltzen da. Lau zati hauen aurretik, Sergio Higueraren Zaguán edo Ataria dago.


Hona aurkibidea, liburua dastatzen hasteko:

ÍNDICE 

Zaguán. Sergio Higuera.

PREÁMBULO

La autogestión como inmediatez. Emmánuel LIZCANO.
«Flores salvajes». Reflexiones sobre el principio de autonomía. Claudio ALBERTANI.
Comunes contra y más allá del capitalismo. George CAFFENTZIS y Silvia FEDERICI.
Culturas populares. UNILCO-espacio nómada.
Desempoderamiento: Una nueva introducción. Javier ENCINA y Mª Ángeles ÁVILA.
Participando con y desde la gente. Algo más que una introducción. Javier ENCINA, Mª Ángeles ÁVILA y Otr@s.

AMBULANDO

El Hombre contra la gente. Agustín GARCÍA CALVO.
Nada para el pueblo pero sin el pueblo. Jesús IBAÑEZ.
Cruzar el Rubicón. Ruyman RODRÍGUEZ.
La participación de la infancia: entre el adultocentrismo y el infantocentrismo, la cooperación. Siu LAY-LISBOA y Manuel MONTAÑÉS.
Haciendo/pensando/sintiendo formas de autogestión desde el ilusionismo social. Javier ENCINA, Mª Ángeles ÁVILA y Ainhoa EZEIZA.
El humanismo radical de Iván Illich. Anarquismo y convivialidad. Braulio M.E. HORNEDO.

NOMADEANDO

Sobre la autorregulación social: imágenes, posibilidades y límites. Apuntes en torno a la propiedad social. Raquel GUTIÉRREZ AGUILAR.
Políticas de la esperanza: políticas de vida-políticas poéticas más acá del capitalismo y el estado. Patricia BOTERO, Liliana MÁRQUEZ, Lukas DUQUE, Liliana PILLIMUÉ y Sergio ROJAS.
El movimiento jornalero y su lucha por la tierra. Néstor SALVADOR y Curro MORENO.
Participación y cultura política desde organizaciones populares urbanas juveniles en Bogotá D.C. Sandra Viviana SÁNCHEZ.
«Indignados decimonónicos»: Pervivencia y evolución de los postulados kropotkinianos en el 15-M . Javier COLODRÓN.
Un día en «La Esperanza». La comunidad «LA ESPERANZA».
Casco Viejo de Vitoria-Gasteiz: ¿De la práctica de la autogestión colectiva a la Comunidad Vecinal autogestionada? KUTXIKOTXOKOTXIKITXUTIK.
Los trabajos colectivos como bienes comunes material/simbólicos. Raúl ZIBECHI.

EPIÁMBULO

Entre la luz y la sombra. ex-Subcomandante MARCOS/Subcomandante Insurgente GALEANO
Primeros balbuceos para un libro sobre desempoderamiento comunitario. Javier ENCINA, Ainhoa EZEIZA, Begoña LOURENÇO, Nayeli MORENO, Felícitas OVALLE y Carmen PÉREZ ARAUJO

Esteka honetan dago liburuaren ataria:
https://drive.google.com/drive/folders/0B2icLDdBvGUOMW1WT1E2MExMbkE?usp=sharing

Hona liburuaren aurkezpenetarako erabiltzen ari garen bideoa:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina