2017(e)ko urriaren 18(a), asteazkena

Jakintzak elkarlotzen, datorren asteko jardunaldietan

Datorren astean, 2017ko urriaren 23tik 25era, Ilusionista Sozialen Mintegiko III Nazioarteko Jardunaldiak izango ditugu Donostian, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko II Eraikinean (lehengo magisteritzan, Oñati plaza 3).

Ilusionista Sozialen Mintegia (ISM) 2015ean jaio zen, Ilusionismo Sozialen Kolektiboaren eta UNILCO-espacio nómada unibertsitate librearen fruituetako bat izan zen, eta ernamuin horretik bertatik izan dugu jakintzak elkarlotzeko gogoa eta nahia. Unibertsitate konbentzionalak jakintzak diziplinatu egiten ditu, diziplinatu...

DIZIPLINA HITZAREN ETIMOLOGIA (Wikcionario-tik hartua):
1 Capacidad del carácter para controlar los impulsos, en especial los que apartan de una meta ardua o inclinan a un goce inmediato

2 Por extensión, régimen normativo que se impone a un grupo o estamento, en particular militar o religioso

3 Ciencia. Rama del saber caracterizada por métodos y objetos específicos

4 Deporte. Rama del deporte.

5 Látigo de una o varias cuerdas, usado para la mortificación por algunas órdenes religiosas


Gure irakaskuntza-ikerketa taldea ez da ez diziplinartekoa eta ez transdiziplinarra, ez ditugu zigorrak, guruak, metodoak gustuko; besterik gabe, nork bere joera edo jakintzetatik abiatuz hartzen du parte, eta jakintza horiek lau jakintza-motaren arteko elkarlotzeak dira:
  • Ezagutza instituzionalak (Zientzia maiuskulaz, Akademia, Estatuak aitortza ematen dien ezagutza estandarizatuak, homologatuak), egindako ikasketek eragin handia dute ezagutza hauetan
  • Masa-kulturatik datozkigun ezagutzak (komunikabideetan ematen direnak, Merkatuarekin eta globalizazioarekin zerikusi handia dutenak, marketina, publizitatea, produktu estandarizatuak, ezagutza deslokalizatuak...)
  • Jakintza alternatiboak (Estatuaren hari ofizialetatik ihes egiten dutenak, edo Merkatuari aurre egin nahi diotenak, jakintza subertsiboak...)
  • Jakintza herrikoiak, jendeak eguneroko bizitzan jasotzen eta berreraikitzen dituenak, alogikoak eta kaotikoak (eguneroko bizitzaren autogestioa, ezagutza instituzionalen, masa-kulturaren ezagutzen eta gainerako jakintzen elkarlotzean bizi direnak)
Lau jakintza horiek elkarlotzean, Estatua eta Merkatua nagusitu ohi dira; gure taldean, jakintza herrikoien balio bizia aldarrikatzen dugu eta inspirazio iturri gisa hartzen ditugu gure pentsamendu, sentipen eta egiteetan.

Haziek bizitza eta historia dute beren baitan, lurraren historia, gizakion historia...
Horregatik hartu dugu "Jakintzak elkarlotzen" aurtengo jardunaldien lelo gisa. Gainera, denbora gutxi da Magisteritza (Donostiako Irakasle Eskola) eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea fusionatu zirela eta hortik ari da eratzen orain Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia deritzon fakultatea (HEFA). Polita litzateke fusio administratiboaz haratago, gure jakintzak ezagutu eta elkarlotzeko aitzakia izatea, elkarrengandik eraikitzen hasteko.

PROGRAMA

Saio guztiak 17:00etatik 20:30etara izango dira, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko II Eraikineko 1.3 gelan (Oñati plaza 3, z.g., 20018 Donostia). Saioak gaztelaniaz izango dira, hala ere, saio guztietan aukera izango da euskaraz parte hartzeko.

Urriak 23: HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA: AUTONOMIA CORNELIUS CASTORIADIS-EN PENTSAMENDUAN
  • Jardunaldien aurkezpen orokorra.
  • Una educación para la autonomía y hacia la autonomía. Rafael MIRANDA, Cátedra Interinstitucional Cornelius Castoriadis.
  • Educación, filosofía y antropología en el pensamiento de Cornelius Castoriadis. Emiliano ALDEGANI, Universidad de Mar del Plata (Argentina).
Saio hau nazioarteko jardunaldi hauekin daude elkarloturik: Jornadas "Castoriadis Político. Academia y Autonomía"  Cátedra Interinstitucional Cornelius Castoriadis (CICC).
http://vimeo.com/channels/formacionenalteridad

Cornelius Castoriadisek oso hausnarketa interesgarria egin zuen autonomiaren garapenaren inguruan.
Maxima hau hartuta abiapuntu gisa:
"Autonomia ezin da irakatsi eta autonomia lantzeko autonomo izateko nahia izatea ezinbestekoa da"

CICC katedrak ikerketan aplikatu zuen, galdera honi erantzuna eman nahian:

"Posible ote da autonomiaren garapena instituzio akademikoaren barruan?"

Eskolaren proposamena ustez haur eta gazteen autonomia garatzea bada, oso galdera adierazgarria dela iruditu zaigu eta gogo handia dugu euren debateen berri izateko.

Saio honek hitzaldi formatua izango du, eta gero debatea zabalduko da.

Urriak 24: BOTEREA, ESKOLA ETA INGURUNEA
  • Boterea, eskola eta ingurunea: Esperientziatik hausnarketara. Poder, escuela y entorno: Reflexionando desde la experiencia. Nora BARROSO, Haziak proiektua.
  • Boterea eta eskola. Pedagogia libertarioa. Ani PÉREZ RUEDA. Universidad Autónoma de Madrid (UMA).
  • Norabide anitzeko komunikazioa lantzen eskola zentripetuan. Trabajando la comunicación multidireccional en la escuela centrípeta. Ainhoa EZEIZA, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila (UPV/EHU).
Eskola erakunde gisa hartuta, Estatuarentzat eta, oro har, Boterearentzat oso tresna garrantzitsua da bere ideologia ezartzeko, transmititzeko eta pentsamendu bakarra ezartzeko. Saio honetan, galdera hau egin diogu geure buruari:

"Posible ote da Boterearen atzaparretatik eskapu egitea eskolan gaudelarik?"

Galdera honi erantzuteko, teoria eta praktika elkarlotu ditugu eta ikuspegi pedagogiko alternatiboak eta bestelako eskola ereduak landuko ditugu.

Saio hau poster formatutik abiatuko da, hiru taldetan banaturik, eredu hauen inguruan gertutasunez hitz egin ahal izateko.

Urriak 25: AHOZKO HISTORIAK, JENDEAREKIN ETA JENDEARENGANDIK IKERKETARAKO TRESNA
  • De cómo y por qué construir las historias orales (y no historias de vida ni Historia con fuentes orales...). Javier ENCINA, UNILCO-espacio nómada.
  • Comunicación y educación social en la relación de la universidad con su entorno: Historias orales en Iztapalapa. Emiliano URTEAGA, Espacio de Educación Común-EDCO, Universidad Autónoma de Ciudad de México (UACM).
Jendearekin eta jendearengandik lan egitean, eraikitze kolektiboa da jakintzak transferitu, transmititu, deseraiki eta eraikitzeko modua, horizontalki eraikitzen dira jakintzak. Horretarako, jendeak  Eskolak eta Unibertsitateak ostutako autoestimua berreskuratu behar du, bere jakintzak balioesteko. Autoestimua lantzeko, ilusionismo sozialean erabiltzen diren zehar-tresnetako bat da ahozko historiena, eta elkarrizketetan jasotako diskurtsoen analisietatik abiatuz eraikitzen da jendearen historia.

Ahozko historietan, ez dira heroiak edo pertsona eredugarriak bilatzen (bizitza-historietan gertatzen den moduan), historia jendeak bere egunerokotasunean eraikitzen duen zerbait dela planteatzen dugu, hor ikusten dugulako eraldaketarako potentzialidade handi bat.

Saio hau tailer formatukoa izango da, eta ahozko historiak nola egiten diren trebatuko gara, Sevilla eta Mexikoko adibide batzuen laguntzaz, Euskal Herriko zenbait ipuin herrikoirekin batera. Eginez eta besteengandik ikasiz trebatuko gara saio honetan.

ISM17 Jardunaldietan izena emateko orria

Jardunaldietan parte hartzeko, eman izena inprimaki honen bitartez:
http://www.ehu.eus/eu/web/ism/izenematea

Partehartzea DOAKOA da. Zalantzarik baduzu, jarri gurekin harremanetan: ilusionistasozialak@gmail.com

ERNE!!! AZKEN LEKUAK

  • Izenemate ordena hartuko da kontuan izenematea onartua izateko.
  • 2017ko urriaren 18tik aurrera, baieztapen mezu bat bidaliko dizugu lekua dagoela baieztatu bezain pronto.
  • Izena ematen duzunean lekurik ez balego, mezu bat jasoko zenuke itxaron-zerrendaren lekuaren berri izateko

ANTOLATZAILEAK
Ilusionista Sozialen Mintegia (ISM) - UPV/EHU
Ilusionista Sozialen Kolektiboa

BABESLEAK
Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusa
Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila
UNILCO-espacio nómada

LAGUNTZAILEA
Cátedra Interinstitucional Cornelius Castoriadis

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina