2017(e)ko urriaren 22(a), igandea

Urriak 23: Autonomia Cornelius CASTORIADISen pentsamenduan

Bihar, astelehena, 2017ko urriaren 23a, Donostian hasiko dira Ilusionista Sozialen Mintegiko III Nazioarteko Jardunaldiak (informazio gehiago hemen). eta lehen saioan, bi hitzaldi/debate izango ditugu Cornelius Castoriadisen pentsamenduan autonomiak duen ikuspegiari buruz. Izenburu hauexek izango dituzte bi hitzaldiok:
  • Una educación para la autonomía y hacia la autonomía. Rafael MIRANDA, Cátedra Interinstitucional Cornelius Castoriadis.
  • Educación, filosofía y antropología en el pensamiento de Cornelius Castoriadis. Emiliano ALDEGANI, Universidad de Mar del Plata (Argentina).
Cornelius Castoriadis
Autonomiarako hezteak komunitate politikoak duen formazio-botererantz garamatza, doxa-ren leku gisa, ez episteme-rena, auto-alterazioaren jatorri izan nahi duen gizartearen testuinguruan. Castoriadis-ek egiten duen hurbilketan, lehenik itxituraren haustura egiten da, filosofia eta demokrazia jaiotzen denean. Autonomia ezin da irakatsia izan, ekin egin behar da. Eremu horretan izan dugun esperientzian, Cornelius Castoriadis Instituzioarteko Katedraren jarduera bera izan da ziberespazioan eskuhartzeko dispositiboa, Chiapasen (Mexikon) egoitza hartuta. Esperientzia horrek eraman gaitu jatorri greziar-frantseseko filosofo eta psikoanalista honen ibilbidea balioestera, hainbat galbahetatik pasata: Mexikoko XIX. mendeko fourierismoa, zapatismo historikoan izandako eragina, hezkuntza modernoa edota pedagogia instituzionala eta tradizio libertarioko bere ondorengoak -esat baterako, Mexikoko erbesteratutakoen eskolak, errefuxatu espainiar anarkistek sortutakoak- eta kultura pastoraletik urruntzen dena, kontinenteko ezker ofizialeko sektore ugarik ez bezala. Transferentzia pedagogikoaren ondorioztatzearen erdigunea esplizitatzea da -hor bertan Castoriadis-ek, Freud-en inspiraziopean, hezkuntza-formazioa ezinezko lanbidea dela planteatzen du-, eta horrela, berriz ere datorkigu gizarte proiektuaren galdera, instituzioaren beraren jatorri gisa, alteritatearen irekitasunean zentzua aurkitzen duelarik.

R. Miranda
alloiosis@hotmail.co.uk         

Rafael MIRANDA REDONDO Chiapas-en (Mexiko) bizi da. Filosofian doktore da (UCM) eta Cornelius Castoriadis-en pentsamenduan aditua, horren gaineko tesia defendatu zuen 2010ean: «La noción de Alteridad en Cornelius Castoriadis». Cornelius Castoriadisen Katedra Instituzionalaren koordinatzaile orokorra da (Cátedra Interinstitucional Cornelius Castoriadis-CICC78, http://vimeo.com/channels/formacionenalteridad eta http://www.agorainternational.org/cicc.pdf), baita "El proyecto de autonomía hoy" izeneko mintegi iraunkorrarena ere.  Castoriadisen ikasle izan da bere formazio-garaian eta Cornelius Castoriadis Agora International guneko gaztelaniazko atalaren arduraduna da (http://www.agorainternational.org/). Castoriadisen pentsamenduari lotutako aditu zalantzagabea da, eta bereziki Latinoamerikako politikan duen eraginaren ingurukoa. Bere lanak argi erakusten du interes sakona duela Castoriadisen pentsamendua zabaldu eta eztabaidatzeko, eta horrekin batera, autonomia sozialaren eta eskuhartze instituzionalaren inguruko hausnarketa  sustatu nahi du gaur egungo diskurtso politikoan. Mexikon eta Frantzian ari da lanean.

Lana egituratzeko hipotesia da Castoriadis-ek sozializazio prozesuaz eskaintzen dituen elementuak dira, norbanako sozialaren ikuspegi kontzeptuala ahalbidetzen duena, bere ahalmen sortzailea identitate sozialaren garapenean barneratzeko modua zabalduz, baita bere komunitatearen identitatearen eraikitzean ere; Dubar eta Dubet-en ikuspegietan, aldiz, norbanakoaren mimesi gaitasunean jartzen dute indarra, inguruneak eskaintzen duenarekin batera; eta erreflexibitatea onartzen badute ere, ez dirudi kontuan hartzen dutenik norbanakoaren ahalmen sortzailea.

Zentzu honetan, Castoriadis-en ikuspegiak sozializazio-prozesuetako barne-tentsioen ezaugarritzea eskaintzen du, norbanakoak bere zentzu-testuingurua apurtzeko aukera jokoan jarriz eta objektu berriak proposatuz, gizakiak instituzio sozialak eskaintzen diona barneratzeko duen gaitasun mimetikoa gutxietsi gabe. Horrek ere zeregin garrantzizko bat beteko du norbanakoaren sozializazio eta formazio prozesuan, baina ez du lortuko norbanakoa ezarpen finko batzuen mende ixtea, aitzitik, norbanakoaren psikismoan sortzen den gaitzespen indar batekin konfrontatuko da, ekoizpen sozialetarantz.

Emiliano ALDEGANI eta Mónica MAISTERRENA (2016) Tensiones conceptuales entre la identidad y la alteridad en la formación del individuo social. Revista DIFERENCIA(S). Nº2. Año 2. Mayo 2016. Argentina, pp. 147-167.

Emiliano ALDEGANI Filosofian doktore da (Universidad Nacional de la Plata) 2016an aurkeztutako lan honekin: "Ontología y política. Análisis y observaciones de la filosofía de Cornelius Castoriadis". Mar del Plata Unibertsitateko irakasle (Argentina) Etika eta Metafisika katedretan, eta doktorego ondorengo bekaduna CONICETen (Consejo Nacional de investigaciones Científicas y Técnicas). Prometeica Aldizkariko editore nagusia da (DOI: 10.24316/), aldizkari honetan Filosofia gainerako zientziekin elkarrizketan aritzea sustatzen da; estandareak betetzen dituen aldizkari bat izateaz gain, diziplinarteko elkarrizketak zabaltzeko, eztabaidatzeko eta munduko adituen lanak hedatzeko xedea du. Esteka honetan ikus daitezke Emiliano Aldeganiren argitalpenak eta biltzarretan izandako partehartzeak: http://bit.ly/2qz7Inj




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina