2018(e)ko apirilaren 28(a), larunbata

Gure liburu berria, osasunaren autogestio kolektiboaren inguruan

Gure Mintegiaren beste liburu batek ikusiko du argia aurtengo maiatzean, bere izena: AUTOGESTIÓN COTIDIANA DE LA SALUD, Javier Encina, Emiliano Urteaga eta Ainhoa Ezeizak koordinatua eta Volapük Argitalpenekin batera editatua. Ilusionista Sozialen Mintegiak UNILCO-espacio nómada eta Ilusionista Sozialen Kolektiboarekin batera argitaratuko duen laugarren liburua da hauxe, hauek etorri dira aurretik:

Eta aurtengo uztailean bildumako azken liburua izango dugu:
  • EDUCACIÓN SIN PROPIEDAD. Con escuela y sin escuela, nunca nos dejan hacer lo que queremos y el Poder es su ley.

Liburu berri honetan, osasuna ulertzeko/sentitzeko/egiteko moduak aniztasunez bildu dira, disentsuan, ikuspegi bakar bat oinarritu beharrean, jende desberdinaren ahotsak entzunez, elkarrekin eraikitzen segitzeko asmotan.


Askotan, osasunari lotutako kezkak sortzen zaizkigunean, Etorkizuneko Ongizateak, Estatuaren eta Merkatuaren proposamenek limurtzen gaituzte. Segurtasuna lortzen dugu dirutruk, eta horrela, osasuna eta gaixotasuna gure bizitzako gainerako alderdietatik bereizita uzten dugu: osasuna lortzeko gimnasiora goaz edo terapeuta batengana; sendatu nahi dugunean medikuarenera goaz edo ospitalera; ongizatea sentitzeko yoga ikastaro bat ordaintzen dugu, edo erlaxatzeko tailer batean... «Medikuntzaren esku» uzten ditugu eguneroko bizitzaren parte diren kontu asko: elikadura, sexualitatea, erditzea... baita afektibitatea ere.

Ezagutza zientifikoak garrantzia du, noski, baina liburu honetan Zientziaren nagusitasuna da zalantzan jarri nahi genukeena, gainerako jakintzak ezeztatzeko joera nabarmena duelako. Hori dela eta, Medikuntza bere lekura eraman nahi dugu, eta jakintza zientifikoak, herrikoiak eta beste jakintza batzuk elkarlotu nahi genituzke, modu horizontalean, gure bizi-beharrak asetzeko moduak kolektiboki eraikitzeko, Estatuaren eta Merkatuaren atzaparretan modu akritikoan eror ez gaitezen.

Osasuna hiru esfera hauen ulerkeran lantzen dugu: gizartea, ekonomia eta ingurumena.



Liburu kolektibo honetako lanak gai honen inguruan eztabaida sakon bat proposatzeko asmotan bildu ditugu, gure eguneroko bizitza eta osasuna elkarrekin eraikitzen segitzeko, modu horizontalean, elkarri lagunduz...

Aurkibidea

Zaguán. Javier Encina, Emiliano Urteaga y Ainhoa Ezeiza

PREÁMBULO
Salud e ilusionismo social. Javier Encina, Emiliano Urteaga y Ainhoa Ezeiza
Desempoderamiento científico. Una introducción. Ainhoa Ezeiza y  Javier Encina
El poder curativo de la comunidad. Raúl Zibechi

AMBULANDO
Cultivar nuestra salud. Por una sanidad pública, autogestionada y holística. Jesús García Blanca
Salud y alimentación como actos políticos. La práctica de la soberanía alimentaria. Patricia Dopazo
¿Por qué comer plantas y frutos silvestres? Cesar Lema
La Salud, algo más que Medicina. Medicinas naturales y saberes tradicionales. Caetana Varela-Hall
Anarcoveganismo. Acción Anti Dominadora
El desafío de las nuevas generaciones en salud. Impacto de los ambientes urbanos en los procesos de salud enfermedad. Javier Albea, Alejandro Vallini, Daniela Verzeñassi y Damian Verzeñassi
Amianto y salud pública: una masacre gestionada privadamente. Paco Puche
Deporte, salud, ideología, poder y globalización. Eloy Altuve
Antipsiquiatría y anticapacitismo. Autogestión de la neurodiversidad. @makkmd98 (como parte de @antipsiquiatriaenpdf)
El cuerpo en relación: desempoderamiento, ilusionismo social y culturas populares. Javier Encina y Ainhoa Ezeiza

NOMADEANDO
Migrantes centroamericanos en tránsito irregular por México: concepción de salud hegemónica y subalterna en contextos riesgosos y precarios. Maya Cervantes
ArteSano: Autogestión del Kualli nikah, el «estado de estar». Belinda Contreras, Fortunata Panzo y Citlalli López
Más allá del consumo responsable: construyendo relaciones de confianza. Begoña Lourenço y Vanessa Galán
El acceso a la salud y la rehabilitación de las personas con discapacidad en Argentina y Chile: claro oscuro de una tarea pendiente. María Pía Venturiello y Carolina Ferrante
Alcances necropolíticos en la salud: afectación sociopsicológica de la guerra contra el narcotráfico en Nuevo León. La historia silenciada del Reino. Brenda Araceli Bustos y Luis Antonio Vázquez-Becerra
¿Autogestión de la salud en Ciudad de México? Reflexiones de las experiencias del laboratorio y taller de microdosis con plantas medicinales. Sandra Marco Gabarre

EPIÁMBULO
Del deporte posible, opción pseudo esperanzadora e irrealizable, a la construcción colectiva de modelos de ocio y tiempo libre para vivir bien. Eloy Altuve
Salud. Ivan Illich
La resistencia en las neurociencias, una invitación a la creatividad colectiva. Corinne J. Montes-Rodríguez
Por la autogestión de la salud. Antonio Palomar
Desempoderamiento: una nueva introducción. Javier Encina y Mª Ángeles Ávila

Xehetasun gehiago nahi izanez gero, esteka honetan deskarga daitezke liburuaren azala, aurkibidea eta ataria:
https://drive.google.com/drive/folders/19zGFvsMVrmtrAc_8UnMoNkHKY-K-iXfZ?usp=sharing

Liburua, edota eztabaida hauek interesatzen bazaizkizu, gurekin jarri harremanetan: ilusionistasozialak@gmail.com

Liburua eskuartean izan bezain laster hementxe kontatuko dizuegu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina